Zer egiten dugu?

Trukeme, Jolas Kooperatiboen Zentroa, lankidetza-jolasen hedapenean jarduten da, jolas parte-hartzaile eta integratzaile gisa, jolas lehiakor eta baztertzaileen alternatiba gisa. 

Trukemeren printzipio gidari eta gure esfortzuak zuzentzen dituzten HELBURUAK, honako hauek dira:

  • Lankidetza-jolasetan trebatu, esku-hartze sozialeko esparru ezberdinetan aritzen diren irakasle, guraso, begirale, eta abarrei zuzenduriko prestakuntza ekintzen bidez.

  • Bake Kulturan eta bizikidetzan oinarrituriko balioak sustatzen dituzten bitarteko ezberdinak hurbildu eta eman: mahaikoak eta fisikoak diren lankidetza-jolasak, material bibliografikoak…

  • Jolasa sustatu helburu komun baten alde lan egiten, lagunak gisa ikusten eta ez etsaien moduan, egoera gatazkatsuak modu positiboan arautzen, eta abar.

  • Jolasaren eta bere balio pedagogikoaren inguruan topaketa, hausnarketa eta lan espazioak ezarri.

  • Jolasaren munduan sartu nahi duten gizarte-eragileen sareak eratu bake eta bizikidetzaren esparruan.