Nor gara?

TRUKEME bake heziketarako ekimen eta jolas kooperatiboen baliabide-zentroan, Bakerako Kultura sustatzen eta bultzatzen da, lankidetza eta bakea bizi daitezke jolas kooperatiboen bidez.

Trukemeren jarduera bake eta justizia sozialeko oinarrizko printzipioekin bat garatzen da. Lankidetza-jolasen hedapenean jarduten da, jolas parte-hartzaile eta integratzaile gisa, jolas lehiakor eta baztertzaileen alternatiba gisa.

Trukemeren HELBURUAK honakoak dira:

- Lankidetza-jolasetan trebatu, esku-hartze sozialeko esparru ezberdinetan aritzen diren irakasle, guraso, begirale, eta abarrei zuzenduriko prestakuntza ekintzen bidez.

- Bake Kulturan eta bizikidetzan oinarrituriko balioak sustatzen dituzten bitarteko ezberdinak hurbildu eta eman: mahaikoak eta fisikoak diren lankidetza-jolasak, material bibliografikoak…

- Jolasa sustatu helburu komun baten alde lan egiten, lagunak gisa ikusten eta ez etsaien moduan, egoera gatazkatsuak modu positiboan arautzen, eta abar.

- Jolasaren eta bere balio pedagogikoaren inguruan topaketa, hausnarketa eta lan espazioak ezarri.

- Jolasaren munduan sartu nahi duten gizarte-eragileen sareak eratu bake eta bizikidetzaren esparruan