Lehenengo Jarduera: On fire aldizkariak

On fire aldizkariak tresna hezitzaile, berritzaile eta erakargarriak dira, nerabeek eta gazteek ondoko eskura ditzaten:

- Estrategiak, haien harremanetan, emakumeenganako indarkeria detekta, ulertu eta biolentzia horren aurrean erreakziona  ditzaten.

- Ezagupenak, uler dezaten genero-indarkeriaren fenomenoa ez dela soilik helduen kontua.

- Tresnak, haien harreman afektibo eta sexualetan izan daitezkeen arrisku-egoerak antzeman ditzaten.

On fire gazteentzako ekimena da: teknologia berrien bitartez, gazteek genero estereotipoen eta mespretxuzko jarreren  inguruko hausnarketa egingo dute. horretaz gainera, ondoko gaietan sakonduko dute: biolentzia psikologikoa detektatzeko zailtasunak, maitasun erromantikoa, printze urdinaren bilaketa, edertasun eredua eta hedabide handietan nagusitzen den sexualitatea. Azkenik, espiritu kritikoa garatuko dute, maskulinitate eta feminitate ereduen aurrean.

I. “ON FIRE” ALDIZKARIA

II. "ON FIRE" ALDIZKARIA

III. "ON FIRE" ALDIZKARIA 


I,II,III “ON FIRE” ALDIZKARIAK

Aldizkaria hainbat ataletan egituratzen da, eta atal horiek ale guztietan mantentzen dira. Lehenengotik hirugarren alera edukien bilakaera izango da; hau da, lehenengoa alean, maitasun erromantikoak harremanetan duten eragina jorratuko da; bigarrenean, genero bakoitzean ezarritako rolak lantzen dira, gizonezko eta emakumezko super-heroien bidez; eta, azkenik, hirugarrenean erreferentzia egokiak eta berdintasunezko ereduak azaltzen dira.

Tresnaren planteamendu osoan, bai ataletan bai ale guztietan, ondokoa bilatzen da: irakurleak ikasitako eta barneratutako ereduen inguruko analisia bizi dezala, eta beste aukera osasuntsuagoak eta berdintasunezkoagoak ezagutu ditzala.

Hala, haize proposatzen dizuegu: hiru une bilatzea, hiru aldizkari horiek online bisitatzeko, bakarka edo taldeka.

Programas Suspergintza-ri eskerrak eman nahi dizkiogu aldizkariak utzi dizkigutelako, On fire kanpaina egiteko, izan ere, aldizkari horiei esker egin dugu Sexista eta indarkeriazkoa ez den jolasari buruko kanpaina hau.