Hirugarren Jarduera: ON FIRE Argazki lehiaketa

Trukemek ON FIRE! argazki-lehiaketan  parte hartzeko deia luzatzen dizue, ON FIRE!: Jolas ez sexistak eta ezbiolentoak kanpainaren harira. 

Ondokoa eskatze dizuegu: sexismoarekiko eta indarkeriarekiko ON FIRE zaudetela islatzen duten argazkiak sareratzea gure Facebookean.

Argazkien ezaugarriak:

- Egindako argazkiek kanpainaren gaiari buruzkoa beharko dute izan, eta horretarako zure eguneroko bizitzako egoera eta jarrera ez sexistak eta ez biolentoak islatu beharko dituzte. 

- Irudiak JPG formatuan bidali behar dira.

- Irudiek ON FIRE! leloa beharko dute izan; horretarako mugikorrerako aplikazio bat deskargatzea aholkatzen dizuegu, argazkietan idatzi ahal izateko.

- Argazkiak argitaratu gabeak eta originalak behar dute izan.

-  Argazki batzuk sarituak izango dira.

Aurkezteko epea eta lekua.

Parte hartu nahi dutenek argazkiak aurkeztu beharko dituzte 2015eko ekainaren 15a baino lehen, posta elektroniko bidez (trukeme@bakeola.org) edo instagram bidez (#trukemeONFIRE2015)

Argazki irabazlea ekainaren 20an iragarriko da, gure Facebook-en eta webguneanwww.otrojuegoesposible.org

Baloratzeko irizpideak:

Trukemek aurkeztutako lanak baloratuko ditu, irizpide hauen arabera:

- Argazkia nola egokitzen den proposatutako gaira.

- Originaltasuna eta sormena

Saria:

Bi argazki onenek sari hau jasoko dute:

Mahaiko jolas kooperatiboen pack-a.

Zabalkundea:

Trukeme-Bakeola aurkeztutako argazkien argitalpen-eskubideak izango ditu, sare sozialetan eta bere webguneetan argitaratzeko.

Anima zaitez eta parte hartu!