Gurekin jolastu nahi duzu?

Kanpaina honek bi ardatz ditu:

1: DIBULGAZIOA: BA AL DA GU BAINO BOZGORAILU HOBERIK? 

Hona hemen ardatz hau garatzeko proposamenak:

a) Honako bloga eta kanpainaren edukiak zabaltzea.

b) Kanpaina sare sozialetan zabaltzea (facebook, twitter, blogs, webs,…).

c) Nahi duzun moduan!

 

2: PARTAIDETZA: BA AL DA KALEA BAINO ERAKUSLEIHO HOBERIK? 

Jarraian, ardatz hau garatzeko proposamenak eskeintzen dizkizuegu:

a) Jolasaren Nazioarteko Egunaren manifestua sinatzea, bai norbanako gisa, bai erakunde gisa (erakunderen bateko kide izanez gero).

b) Jarduera jostalariren bat antolatzea edo jarduera horretan parte hartzea komunitateari begira (familiak, auzoa, herria, gurekin lan egiten duten hartzaileei…)

c) Bideo-erronkak. blogean astero erronka bat proposatuko da. Erronka horretan beste lagun batzuekin eta zuen inguruarekin (ikastetxea, auzoa, herria…) jolastu ahalko duzue.

d) Kanpainaren "Kit jolaktibista" erabiliz zuen etxeetan, lantokian, elkartean edo erakundean. Trukemek jolasa ikusaraztea proposatzen du. Horretarako, obretako kono bat heliozko globo batekin, eta Adi Jolasteko Gunea.pdf (158,27 kb) seinalea jartzera animatzen zaituztegu. 

 

ZER DA JOLAKTIBISMOA?

Hitz-jokoa: Jolastu + aktibismo. Trukemek jolasa gainditzen duen ikuspegi berri bat proposatzen du: FUNTZIO AKTIBO BAT IZATEA JOLASAREN ESPARRUAN.

Horregatik ”Kalean olgetan / Juega la calle” kanpainaren gainean/barruan egingo diren ekintza guztietan “kit jolaktibista” egotea proposatzen dugu. Zer da kit jolaktibista?

1. Obretako konoa.

2. Helioko puxgarriak.

3. Ekintza jolaktibistaren seinalea.

4. Kalean olgetan liburuxka.pdf (185,68 kb)

 

BIDEO-ERRONKAK

Astero blog honetan bideo-erronka bat egitea proposatuko dizuegu. Horretarako bideo baten bidez jarraitu beharreko pausuak azalduko dizkizuegu.

Erronka egin duzuelaren froga (argazkiak edo eta bideoaren youtube esteka) bidal iezaguzue trukeme@bakeola.org helbidera. Jasotako froga guztiak blogean argitaratuko ditugu.