Dekalogoa

Trukemek ondoko dekalogoa proposatzen dizue, orientatuko gaituena, gure jolasak ez daitezen sexistak ezta indarkeriazkoak izan.

1. Gazteek eta haurrek jolastuz ikasten dute. Jolasa librea eta espontaneoa da. Ez dago mutikoentzako eta neskatoentzako jolasik. Ez dezatela ideia hori transmititu.

2. Ez dago mutikoentzako eta neskatoentzako kolorerik, baizik eta gure sormena mugatzen duten etiketa sozialak. Koloreak aukeratu behar ditugu,  baina koloreek ez gaituzte aukeratu behar.

3. Saia zaitez norbanakoen aniztasuna islatzen duten jostailu eta jolasak aukeratu: berdinak gara, ezberdinak gara.

4. Gazteen arteko eta neskato eta mutikoen arteko lankidetza sustatzen duten jolasak aukera itzazu, bai eta gune publikoak zein domestikoak partekatzea bultzatzen dituztenak ere. Horrela, mundu libreagoa, berdintasunezkoagoa eta ez sexista eraikitzen irakatsiko diegu.

5. Gazteen eta mutikoen eta neskatoen gaitasunak bultzatzen dituzten jolasak susta itzazu, jolas lasaiak zein fisikoak emanez.

6. Bila itzazu partaidetza eta sentimenduen eta afektuen garapena sustatzen duten jolasak.

7. Alboratu itzazu indarkeriazko jolas eta jostailuak. Hezi ezazu gatazkak modu positibo, eraikitzaile eta sortzaileak konpon daitezen.

8. Mutikoak eta neskatoak izendatzen eta agertzen diren liburu, jolas eta jostailuak bila itzazu.