Bigarren jarduera: taldearen sormen-prozesua

Definizioa

Talde-jarduera bat da, ikastetxeetan eta elkarteetan lantzeko. Jarduera horretan sormena erabiliko da buruko eskema tipikoetatik eta barneratuta ditugun etiketa sexista eta indarkeriazkoetatik atera ahal izateko. Eta horrela jolastu ahal izateko, eta berdintasunezko harremanak libreki bizi ahal izateko.

Oharra: jarduera hau egin baino lehen, gomendagarria da lehenengoa egitea: aldizkariak irakurtzea eta aztertzea, aldizkarien bidez, egoki kokatuko baikara, eta aurrerantzean jorratuko dugun gaia hobe ezagutuko baitugu.

Helburuak 

-  Adierazpen-lengoaia ezberdinak bizitzea (musikala, plastikoa, eta abar).

-  Sormen-tekniken potentzialtasuna ezagutzea, gatazkak erregulatzeko tresna gisa, eta ikasitako eta barneratutako ereduez jabetzeko, deseraikitzeko asmoz.

-  Esperientzia afektibo, sozial eta kognitiboak garatzea, taldeka edo elkarlanean.

Materiala

- Zatar-papera

- Musika eta musika-jogailua.

- Klarionak

- Kartoi meheak

- Artaziak

- Egunkari eta aldizkari zaharrak, pinotxo papera, lana, Eva goma, pinturak, zotzak, argizarizko pintura…

Jardueraren garapena: Taldearen sormen-prozesua

Estimulu bat erabiliko; hau da, musika: Talde osoa lurrean eseriko da, eta toki eroso bat bilatuko du, bizkarra jartzeko eta erlaxatzeko. Musika jarriko da, askotariko erreakzioak pizteko ahalmena duena. Taldekideak eroso eta erlaxatuta egongo dira..

 Atzean estimulu musikala entzuten den bitartean, gutxiak zutituko dira, eta zatar-paper handi batean, musikak eragindakoa marraztuko dute. Papera lurrean jarriko da. Ideia argia da: Ez dira marrazki figuratiboak egin behar, trazuak baino ez, musikak eragiten dituenak (abestia gutxienez hiru aldiz jarriko da).

Partekatutako paper batean marraztuko da, klarionak erabiliz.

Margotzea amaitzen dutenean (tartea eman behar zaie molda eta egoki daitezen), paperaren inguruan jiratzeko eskatuko zaie. Gainerakoek marraztu dutena behatuko dute, eta ideia berriak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute, sormen-lana partekatzeko.

Gero, muralean dauden trazuetako bat aukeratuko dute (ez marrazki bat), eta argazkian agertu bezala moztu. Norberaren trazua gordeko dute.

Trazu estimulua izango da, kutsu ez sexista eta ez biolentoa duen burukoa sortzeko materialekin (kartoi mehea, pinotxo papera, pinturak, eta abar)

Badakigu proposamen hau azaltzerakoan, taldekideek aurpegi arraroa jarriko duela, baina ez etsi! Argazki bat utzi dizuegu buruko hori egiten hasteko. Bi kartoi meherekin eta grapa batzuekin gure burukoaren oinarria egingo dugu.

Hemendik aurrera, irudimena jarri behar da martxan, bai eta sormena ere, burukoari kutsu ez sexista eta ez biolentoa emateko. Animo, badakizu sormen-erronka baten aurrean, lehenik blokeoak gertatzen direla; beraz, gomendio bat: gorde itzazue tiradera, eta ea zer ateratzen den.

Burukoaren eraikitzerakoan, sortzeak dakarren plazera biziko dugu, bai eta beste hauek ere: talde-kohesioa, dimentsio anitzeko sormena (hitzezkoa, dramatikoa, plastiko eta eraikitzailea, grafikoa, figuratiboa), etorria, originaltasuna, egitea, konektibotasuna, adierazpena, funtzio psikomotorrak (koordinazio bisomotorea).

Gunean, material hauexek izango ditugu, burukoak egiteko : galtzetinak, kartoi mehean, boligrafoak, arkatzak, koloretako etiketa itsaskor biribilak, grapagailuak, egurrezko makilak, kortxozko bola txikiak, lana, zeta-papera, pinotxo papera, paperezko poltsak, globoak,  kola, soka….

Kontua kutsu ez sexista eta ez biolentoa duten burukoak egitea da, baina talde osoaren laguntzarekin, eta egiteko erritmoak ezberdinak direnez, elkarri lagunduko diote.

Amaitzeko, talde osoak burukoen desfilea egin beharko du, eta musika, giroa, esan beharrekoak eta bestelakoak prestatu beharko ditu.

Desfileetan jarrera sexistak antzeman daitezke; hortaz, ezarritako arauak apurtu beharko ditugu guztion artean, eta burukoen desfile ez sexista eta ez biolentoa sortu.

tocado.jpg (67,79 kb)