9 Ezberdintasunak

JOLAS LEHIAKORREN ETA LANKIDETZA JOLASEN ARTEKO ALDEAK
Trukemetik, jolas lehiakorrek eta lankidetza-jolasek definitzen dituzten ezaugarrien zerrenda proposatzen dizugu, Fabio Otuzi Brotto-k egina.

JOLAS LEHIAKORRAK

LANKIDETZA JOLASAK

Batzuentzat soilik dira dibertigarriak

Guztientzat dira dibertigarriak

Gehienek porrot-sentimendua dute

Guztiek garaipen-sentimenduak dituzte

Batzuk gaitasun-faltagatik baztertzen dira

Elkarrekin jolasten duten talde-nahasketa dago, eta maila altuan onartzen dute elkar.

Konfiantzarik gabekoa, berekoia izaten ikasten da, edo kasu batzuetan, pertsona besteen beldur izan ohi da.

Partekatzen eta besteengan konfiantza izaten ikasten da.

Jokalariak ez dira solidarizatzen eta zoriontsuak dira besteei zerbait “txarra” gertatzen zaienean.

Jokalariek batasun-izaera izaten eta arrakasta partekatzen ikasten dute.

Kategoriatan zehaztutako zatiketa egiten dute, pertsonen artean trabak sortuz eta pertsonen arteko aldeak bazterketa-modu gisa justifikatuz.

Talde heterogeneotan elkarrekin jolasten duten pertsonen nahasketa dago, eta elkarrekiko onarpen maila altua sortzen da.

Galtzaileak jolasetik atera, eta behatzaile huts bihurtzen dira.

Inork ez du jolasa uzten egoerak behartuta. Guztiek batera hasi eta amaitzen dute jarduera.

Jokalariek beren buruarekiko konfiantza galtzen dute baztertuak direnean edo galtzen dutenean.

Norbere buruarekiko konfiantza garatzen dute, guztiak ondo onartuak baitira.

Porroterako tolerantzia eskasak, jokalari batzuengan, zailtasunen aurrean porrot-sentsazioa garatzen du.

Zailtasunen aurrean irauteko gaitasuna areagotu egiten da taldeko beste kide batzuen babesari esker.