2015.eko Kanpaina

Trukeme- Bakeola osatzen dugun lagunok maiatzaren 28an egingo den Jolasaren Nazioarteko Eguna ospatzera animatu nahi ditugu elkarte, erakunde, ikastetxe eta herritarrak.

Jolasaren Nazioarteko Eguna 1998an sortu zen, Ludoteken Nazioarteko Elkartearen (ITLA International Toy Library Association) eskutik, eta Frida Kim elkartearen lehendakariaren ekimenez. Maiatzaren 28a aukeratu zuten, Elkartea egun horretan eratu baitzen.

Jolasa munduko gizarte eta kultura guztietan agertzen den giza jarduna  da. Besteak beste, Inteligentziaren, afektibotasunaren, sormenaren eta soziabilitatearen hazkunde orekatua ahalbidetzen eta errazten du, hortaz, pieza giltzarria da norbanakoaren garapen integralerako.

Orlick-en arabera (1990), “jolasa bitarteko egokia da ikasketa sozialerako, naturala, aktiboa eta oso motibagarria baita. Jolasek norbanakoak inplikatzen ditu etengabe, ekintza, erreakzio, sentsazio eta esperimentazio prozesuetan. Halere, jolasa gehiegi deformatuz gero, lehiakortasuna, beteekiko eraso fisikoak, engainuak eta azpikeriak  gehiegi sarituz, norbanakoen bizitza deformatzen ari zara”.

Jolasteko ekintza, beraz, entrenamendu ona da gaitasun sozialak garatzeko; elementu ludiko bat baino gehiago da. Oinarrizko aspektua da jokabidea osatzeko, jolasean aritzen garenean garen moduan agertzen baikara. Jolasean berez eta espontaneoki azaltzen gara.

Jolasa tresna baliotsua da, gizarte hobe bat sortzeko, norbanakoen artean komunikazioa sustatuz, komunitate bateko norbanakoen harremanetan sakonduz, eta aurkakoak diren jarrerak berradiskidetuz.

Esandako guztiagatik, ON FIRE!: Jolas ez sexistak eta ezbiolentoak kanpaina ondu dugu. Kanpainaren helburua hauxe da: Jolasen eduki sexistak eta indarkeriazkoak ezabatzea, eta herritarrak beharrizan horretaz jabetu eta sentsibilizatu daitezela. Hortaz, lankidetza jarrerak eta jokabideak sustatu nahi dira, bai eta desberdintasunekiko errespetua eta norbanakoen arteko berdintasun-harremanak ere.

Trukemek egun horretako ospakizunetan parte hartzeko deia egiten dizue, jarraian azalduko dizuegun proposamenaren bitartez:

1. Blog honetan bildu ditugun jarduerak garatuz, zuen ikastetxean edo elkartean. Blogean, online jolasak, lehiaketak eta bestelakoak jasotzen dira.

Hauexek dira proposatzen dizkizugun jarduerak:

A. LEHENENGO JARDUERA: ON FIRE ALDIZKARIAK

B. SEGUNDA ACTIVIDAD: EL PROCESO CREATIVO DE GRUPO

C. HIRUGARREN JARDUERA: ON FIRE! ARGAZKI LEHIAKETA

 

2. Ekainaren 6an, Portugaleteko La Canilla kalean, 11:00etan, egingo den jardueran parte hartuz.

3. Kanpaina zuen webgune, sare sozial eta kontaktuen artean zabalduz. 

 

Ondo pasa olgetan!