2016.eko Kanpaina

Trukeme osatzen dugun pertsonek elkarteak, erakundeak, ikastetxeak eta herritarrak animatzen ditugu maiatzaren 28an “Jolasaren Nazioarteko Eguna” ospa dezaten.

Aurten, Trukemen, jolas lehiakorrak eta lankidetza-jolasak definitzen duten ezaugarrien inguruan gogoeta egiteko kanpainan zentratzea erabaki dugu.

Sánchez, M.-k adierazten duen moduan: "lehia-izaerako egituretan, guztiek lortu ezin dituzten helburuak lortzeko ahalegina egiten dute parte-hartzaileek, eta horrek elkarreragin negatiboak eragiten ditu. Hau da ondorioa: “Zure arrakastak kaltetzen nau; zure porrota onura da niretzat”. Izaera lehiakorreko egituretan, parte-hartzaile bakoitzak besteen aldi berean lortzen ditu helburuak. Hori dela eta, interdependentzia positiboa sustatzen da parte-hartzaile guztien lorpenen artean. Kasu honetan, pertsona bakoitzak, guztiaren (talde baten) zati garrantzitsu sentituz, honako hau pentsa dezake: Zure arrakasta nire arrakasta da eta nire porrota zure porrota ere bada”. 

Aurretik aipatu dugun guztiarengatik, honako hau prestatu dugu: JOLAldatuz Jolas-kanpaina: jolas lehiakorrak lankidetza-jolas bihurtuz”. Kanpaina honen helburua populazioa jolas tradizionalek duten lehiakortasun-karga handiaren inguruko gogoeta egiteko beharraz jabearazi eta kontzientziatzea da, eta horrela, pertsonen arteko aldeei eta berdintasun-harremanei dagokienez, lankidetza-jokaeren eta jarreren garapenean laguntzea.

Trukemek egun horretako ospakizunarekin bat egitera gonbidatzen zaituzte. Horretarako, proposamen bat duzue jarraian

Guk jolastuz eta jolas lehiakorrak lankidetza-jolas bihurtuz ospatuko dugu hainbat ikastetxe eta elkarterekin:

-      La Inmaculada ikastetxeko lau taldeekin.  

-      Hezkuntza ez formaleko taldeekin.

A. LEHENENGO JARDUERA: JOLAS LEHIAKORRAK LANKIDETZA JOLAS BIHURTUZ

Blog honetan proposatzen dizuegun hezkuntza-proposamen bat ere egin dugu zuen ikastetxean edo elkartean gara dezazuen.

B. BIGARREN JARDUERA: JOLALDATUZ! ARGAZKI LEHIAKETA

JOLALdatuz! argazki-lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Horretarako, argazki bat bidali beharko duzue edo gure Facebooken jolasean izaten den lankidetza erakusten duen argazki bat zintzilikatu beharko duzue.

Zabaldu kanpaina zuen webgunean, sare sozialetan eta zuen kontaktuen artean.

 

Gozatu jolasten!!